XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

larru-jotze on bat bezalakorik, norbaitengandik zintzilik geratzeko. Halere.

Metroaren berotasuna, metro geltokietako usain hertsia, jendearen presak, ezezagunen pilatze azkar hori.

Emakume beltz bat daukazu aurrean.

Europa zuriaren amaia.

Poztu egiten zara, zuritasuna gorde nahi dutenak zure kontra baleude bezala, poztu egiten zara aurreko emakumea beltza delako eta umeak egingo dituelako, ume asko.

Agian ez, agian ez du umerik izango, agian ez du nahi, agian ezin du.

Leihoko kristalak zure irudi lainotua itzultzen dizu.

Metroko lehiatiletatik ez da kalerik ikusten, lurpean sartu baita metroa pare bat geltoki lehenago.

Behin, duela hamabost urte-edo, Deba inguruko berdeari begira zoriontsu zinen autobus batean Donostiarantz zindoazela.

Bizitzaren ate guztiak irekita ikusten zenituen aurrean.

Agian. Agian horregatik izan zinen hain zoriontsu une hartan, oharkabe zoriontsu.

Orain badakizu zeharkatzen den ate bakoitzak ez duela atzera-bueltarik, ezinezko bihurtzen duela gainerako ateak zeharkatzea, aukera bakoitzak bere prezioa duela eta itzulezina dela.

Poztu egiten zara aurrean eserita daukazun emakumea beltza delako, beltza eta bere aldameneko gizon gazte potokote zuri biguina baino askoz ere ederragoa.

Poztu egiten zara, baina pena ere ematen dizu